Nietzsche

21 05 2013

Alienazio motak (Nietzsche-Marx)

6 03 2013

Alienazio motak. Erlijio alienazioa

  1. NIetzsche eta Marx ateoak dira, eta erlijioaren aurka jotzen dute gogor. Nietzscherentzat, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da, eta herri xehearen balioak goresten ditu. Marxen ustez, ordea, erlijioa klase menderatzaileen asmakizuna da langileria mendean hartzeko, iraultza geldiarazteko.
  2. Ideologia faltsuen helburua gizartearen benetako egoera ezkutatzea eta, horren ordez, besteren bat dagoela sinestaraztea da. Ezkutatu nahi den egoera alienazioa izaten da.
  3. Alienazioa norberarentzat izatearen ordez beste batentzat izatearen ezaugarria da. Langilea patroiarentzat da berarentzat egiten duelako lan, patroiak plusbalioa kentzen diolako. Alienazioaren ondorioz, gizakia merkantzia edo tresna bilakatzen da, askatasunik gabeko animalia.
  4. Lanarena da alienazio guztien artetik nagusiena, eta hortik sortzen dira gainerakoak, sustrai ekonomikoa dutelako. Sistema kapitalistak gizakia gauza bihurtzen du, lan indar hutsa. Gizakia salgai dago, askatasuna galdu du eta gizatasuna kendu diote.
  5. Zenbait alienazio ezberdin eragiten ditu alienazio ekonomikoak: gizarte-alienazioa, erlijio-alienazioa eta alienazioa filosofikoa.
  6. Gizarte alienazioa. Gizarte klase batek beste klase bat menderatzen eta ustiatzen du.
  7. Alienazio filosofikoa. Filosofiak funtzio ideologiko bat betetzen du klase menderatzaileen alde, eta errealitatearen interpretazio faltsuak egiten ahalegintzen da egoera zuzengabeak justifikatzeko.
  8. Erlijio alienazioa. Gizarte klase menderatzaileak erlijioa sortzen du klase menderatua uztarpean edukitzeko. Erlijioak geldiarazi egiten du langileek burgesen aurka egin behar dute iraultza, eta estatu burgesa legitimatzen du. Erlijioa herriaren opioa da, herria lokartzen duelako.

XX. mendea (Nietzsche-Wittgenstein)

6 03 2013

XX. MENDEKO PENTSAMENDU OINARRIAK

  1. Darwinismoak, biologiaren etorkizunaz gain, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatzen du errotik. Darwinek gizakiaren eboluzioaren berri emango zuen espiritu absolutu edo Jainkoaz baliatu barik, eta, bide batez, aldaezintasun aristoteliko-atomistari aurre eginez. Azkenik, darwinismoak erlijio nagusiek zabaldutako ideiei egin behar die aurre. Bere ekarpen handiena azalpen ez-mitiko eta ez-teologikoa ematea da.
  2. Marxek irauli egiten du idealismo hegeliarra eta, ondorioz, errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia dela azpimarratzen du. Historia, bestetik, produkzio-indar harremanen arteko loturaz osatuta dago. Materialismo historikoa proposatzen du Marxek materialismo naturalistaren ordez, gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen dielako, ekonomia historiaren funtsezko eragile delako. bestetik, ideologiek eragozten diote gizakiari alienaturik dagoenaren kontzientzia izatea.
  3. Nietzsche arrazoian oinarrituriko balio tradizionalen aurka dago. Salaketa honen bidez, krisi sakona eragiten du mendebaldeko kontzientzian. Bestetik, moral dekadentea metafisikaren jatorrian dagoela esaten du. Horrela, metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar azalpen naturalistetan laguntza bilatzen duelarik.
  4. Freudek ere mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du bere teoria psikoanalitikoak. Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratzen du, eta agerian uzten ditu horrela arrazoiak erabakitzeko orduan aurkitzen dituen kondizionamenduak. Gainera, zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa edo zera eta supernia.

XX. MENDEKO MUGIMENDU FILOSOFIKOAK

  1. XX. Mende hasieran, gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.
  2. Fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute eta ezbaian jarriko dituzte fisika newtondarra eta geometria euklidestarra. Fisikaren garapenak, gainera, hainbat eskola neopositibista sortzen ditu Vienako Zirkulua delarik garrantzitsuena.
  3. Vienako zirkuluak, idealismoak ez bezala (honek gehiegikerien alde egiten du), hizkuntzaren analisiaren esku uzten du ezagutzari buruzko kritika. Metodo zientifikoak analisi filosofikoetan aplikatzen saiatzen dira filosofo batzuk, beraz. Zientziaren mirespen horretatik sortzen da filosofia analitikoa. Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da.
  4. Filosofia kontinentalak, analitikoaren kontra, Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Heidegger-ekin hasi eta, diferentziaren filosofoengatik igaroz, posmodernismoan amaitzeko.
  5. Filosofia positiboak ezagutza ekintzen esparrura mugatzen du. Zientzia fenomenoen sailkapena da eta ezin daiteke naturaz haratagokoaz azalpen zientifikorik eman.
  6. Jarrera anti-positibista zientziaren eta filosofiaren bestelako oinarria jartzen ahalegindu zen: neokantismoa, bitalismoa eta historizismoa.

Nietzsche. Hiru eraldaketak

4 03 2013
  1. Gaingizakiak, Jainkoaren heriotza eta horrek dakarren nihilismo garaiaren ondoren etorri behar du, horren itxaropena du Nietzschek, behintzat. Gizakia animalia eta gaingizakiaren arteko zubia den neurrian, gizakiak hil behar du gaingizakia etor dadin. Balioen trasmutazioarekin datorren eraldaketa.
  2. Gizakiaren eraldaketa prozesuak zenbait urrats ditu eta Nietzschel irudi edo metaforen bidez agertzen dizkigu. Hurrenez-hurren daude gamelua, lehoia eta umea.
  3. Gamelua gizaki baietz-esalea da, Jainkoaren moralitatean mendeko. Gameluak legea eta  ideala betetzearen zama astuna darama, ez du bizitzan erraztasunik izan nahi, arinkeria arbuiatzen du, gogo tinkoa dauka, agindu astunak eta zorrotzak bete nahi ditu. Basamortuan bizi da, non basamortuak sufrimendu-bizitza neketsua eta gozamen gutxuikoa esan nahi duen.
  4. Nihilismoan erortzen da gizaki-gamelua, jainkoaren heriotzaren berria ulertzean. Orduan, gizakiak ez du ezertan sinesten, ez du motibaziorik, ez du bizitzeko gogorik; norabiderik gabe dago, triste. Arrunkerian eror daiteke. Baina nihilismoan dagoenari beste hau gerta dakioke: egoera berria ulertzea, sormena lantzea eta harantzagoko munduan kokatzen zituen amets haiek mundu honetan gauzatzen jardutea.
  5. Lehoi bihurtzen da gamelua, gizaki ezetz-esalea, idealismoaren zamatik askatzen den gizakia. Gameluak zuen bizitzaren aurka erreakzionatzen du bortizki, eta moralaren lege idealistaren aurretik norberaren nahia ezartzen amaitzen du. Baina lehoia ez da sortzailea oraindik, suntsitzailea baino ez.
  6. Haur bihurtzen da lehoia, jada baietz-esale eta ezetz-esalea ez den gizakia (bai edo ez berak nahi duenean baino ez du esango). Haurrak ez dio ezezagunari inoiz ezetzik esaten, misterioa du gustuko, dadoekin jolastea: sortzea eta esperimentatzea. Hirugarren etapa honetatik aurrera hasiko da gaingizakia agertzen.
  7. Gaingizakiak, azkenean, haurraren errugabetasuna dauka, izaera sortzailea. Ongia eta gaizkiaren gainetik dago. Etengabeko bere burua gainditzeko nahia du, bizitzeko gogoak, lurra eta naturarekin lotura hertsia, botere-nahia eta, azkenik, betiereko itzuleraren berri.

Nietzsche. Jainkoaren heriotza eta gaingizakiaren etorrera

4 03 2013

Jainkoaren heriotza. Kritika kristautasunari

  1. Kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Mendekotasuna eta dependentzia bezalako balioak baino ez ditu aldarrikatzen, denak bizi-irriken aurkakoak. Hala ere, Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari, indar sortzaileen askapenari.
  2. Jainkoaren heriotza ezin liteke hitzez-hitz hartu. Heriotza honek, Kristautasunari egindako kritika bortitza suposatzeaz gain, jainkoaren eta hari atxikitako balio eta ideien desagertzea suposatzen du. Noizbait, heriotza honek balio absolutuen eta lege moral objektiboen suntsipena ekarri behar du.
  3. Heriotzak, Jainkoak gaingizakiarenganako bidean oztopoa den neurrian, gizakiari zama handi bat kentzen dio. Modernitatean ez dago Jainkoarentzat lekurik eta hil beharra dauka gizateriak. Zientzia alaia idazlanean zalaparta handiz aldarrikatzen du heriotza Nietzschek.
  4. Inflexio puntua da gizakiarentzat, ordutik gizadiak ez baitio haraindiko munduari erreparatu behar, honi baizik; moralaren eraldakuntzari zein transbaliakuntzari ekiteko aske bihurtzen duelako. Ordutik aurrera ezer ez da berdina. Une zehatz batean gertatzen ez bada ere, gertakizun historikoa da.
  5. Zaratustrak ematen digu heriotzaren berri. Hil da Jainkoa, orain bizi dadila gaingizakia! Baina, gaingizakia ez da berez etorriko, jainkoaren heriotza eta gero nihilismo garaia baitatorkigu gainera.
  6. Bi fase edo urrats. Lehendabizi, heriotzarekin gizakia noraezean geratzen da, galdurik, jakin barik zer den egokia eta zer ez. Bigarrenean, aldiz, gizakiak ikusten du egoera berria duela begi aurrean, bere gainetik dagoen gaingizakiaren etorrera ahalbidetu dezakeela, moral berriaren etorrera.

Nihilismoa eta balioen transmutazioa

  1. Nihilismoa ezereza, inkoherentzia, zentzugabetasuna eta errealitatearen balio eza izango da, Jainkoaren heriotzaren ondorioa. Gizartea erantzunik gabe geratzen da, iparrorratz edo argi-dorrerik gabe, noraezean. Ordura arte indarrean zeuden balioak indargabeturik geratu dira, ezeztaturik.
  2. Jainkoak eta haraindiko munduak ematen zion zentzua giza bizitzari baina, orain, heriotzarekin, hutsuneak baino ez daude; eta, hutsuneek, itxaropena galarazten diote gizaki modernoari. Gizakia ezerezean amiltzen da. Nihilismoak bi fase ditu: pasiboa eta aktiboa.
  3. Nihilismo pasiboan, Jainkoaren heriotzaren berri izanik ere, gizakiak jarraitu nahi du balio zaharrei loturik, desagertzear dagoena indarberritu nahian. Denboraz, balio berriak agertuz doaz eta konturatzen da balio berri eta zaharrak bateraezinak direla.
  4. Nihilismo aktiboan, azkenik, gizakiak bere buruarekiko gorrotoa azalarazten du eta bere buruarekin amaitzen saiatu behar du. Jada, atzean utzi ditu balio zaharrak eta gaingizakiaren etorrera ahalbidetzen saiatu behar du. Fase hau, etortzeke dago oraindik.
  5. Osasun Handiaren garaia litzateke nihilismoaren ondorengo garaia, zeinetan balio guztien transmutazioa benetan gertatu den. Morroien edo esklaboen moralaren ordez, Jaunen morala izango da garaile (bizitzaren aldeko balioak) eta, ondorioz, nork bereari eutsiko dio.
  6. Genealogiaren bitartez, Nietzschek bi moral ezberdin topatzen ditu: morroien eta jaunen moralak. Historian zehar mota biak egon badira ere, metafisikarekin jaunen morala irauli eta inbertitzea lortu da mendebaldean morroien morala ezarriz.
  7. Jaunen moralak indarra, handitasuna, harrotasuna, norbere buruaren jabetasuna, sen eta desioak asetzea, balio estetikoak eta halakoak bultzatzen ditu. Hierarkia du oinarri, ezberdina izateko eskubidea. Jaunak bere berezko naturatik sortzen ditu bere balioak.
  8. Esklaboen moralak ahulezia, koldarkeria, etsipena, taldeko bizitza, gorputzaren mesprezua, edertasuna estetikoen mesprezua eta horrelakoak goraipatzen ditu; eta indartsuari edo ezberdinari gaiztoa esaten dio. Berdintasuna du oinarri. Bizitza ahultzen du eta zibilizazioa atzerarazten du.
  9. Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko elkarren aurkako bi jarreren sinbolo eta eredu dira. Apolo argitasunaren, ordenaren zein neurriaren jainkoa bada, Dionisos iluntasuna, kaosa eta neurrigabearen adierazgarria da. Bereizten badira ere, ezin dira bata bestea gabe bizi. Nietzschek, beraz, bi joeren arteko oreka aldarrikatzen du.
  10. Moral berria da helburua, beraz. Moral berriak bizitza eta bizi-nahi izan behar du oinarri. Bizitzak izugarrizko balioa du berez eta ez du beste ezer holan izateko. Bizitzari ez zaio legerik, normarik edo mugarik jarri behar, berau gozatu baizik. Moral berriak bizitzaren indarrak erabili eta goraipatu nahi ditu. Moral berria ezin da botere-nahia eta betiereko itzulera barik ulertu.

Nietzsche. Nihilismoa eta Balio aldaketa edo transbalorazioa

Nietzsche. Mendebaldeko kulturari kritika

4 03 2013

Mendebaldeko kulturari kritika

  1. Nietzschek  zientzia, erlijioa  eta  filosofiaren  alorrean  izan  diren  ereduak, egia, ongia … gizakiaren  okerreko  jarraibideak  diren  susmoa  edota  ustea  argudiatuko  du, Marxek  eta  Freudek  egin  zuten  moduan. Horrexegatik deitu izan zitzaien hirurei susmoaren filosofoak.
  2. Erabat  kritikatzen  du  mendeetan  zehar  hedatuz  joan  den  Mendebaldeko  kulturgintza  osoa, bizibidea  lardaskatu  eta  pozoitu  egin duela  leporatuz. Metafisikaren  kontzeptuen  kritika  orokorra  egiten  du, baita  arrazionalismoaren  zapuzketa.
  3. Abiapuntua  mendebaldeko  kultura  da. Mendebaldeko  kultura, edo  okzidentala, hasieratik  dabil  bide  okerretik. Arrazionaltasunean  baino  ez  da  oinarritzen, eta  horrek  ez  die  bizitzari  eta  instintuei  biderik uzten. Horregatik  kultura  hau  bizitzaren  kontra  doa.
  4. Hiru kritika egingo ditu hau guztia suntsitzeko: arrazionaltasunari (F. tradizionalari), erlijioari  eta moralari. Zergatik? Gizakiak  asmatu  dituen  hiru  munduak  direlako, bizitzaren  kontra  doazen  hiru  munduak. Prozesu honek Platonen pentsamendua du abiapuntu, eta kristau moralak indartu zuen.
  1. Filosofia tradizionalari (metafisikari) kritika. Honek fenomenoen eta beren baitangoaren arteko bereizketari zein instintu eta sentipenen ukapenari eman zien hasiera. Sokratesek sentipenak alde batera uztearekin eta platonek haraindiko munduaren irudia asmatzearekin ematen zaio hasiera filosofia tradizionalari. Nietzschek goraipatuko ditu Tales, Anaxagoras, Anaximandro eta, bereziki, Heraklito.
  2. Mundu aldakorra edo sentigarria da abiapuntuan jarri behar dena, eta ez pentsamenduak sortutako ideiak. Metafisikak uko egin nahi dio errealitatean egon badagoen aldakortasunari; uko egin nahi dio mundu fisikoari eta benetakotzat agerrarazi sortutako eta asmatutako mundu adigarria.
  3. Erlijioari (kristauari) kritika. Erlijio guztiak sortu dira beldurretik, beharretatik edo ezintasunetik. Horregatik, erlijioek ez dute egiarik beren baitan. Erlijioa boteretsuen aurkako ahulen matxinada da. Hasieran indartsuari ona esaten zitzaion, eta ahulari txarra; baina erlijioak egoera aldatu zuen, eta geroztik, indartsuari gaiztoa eta ahulari ona esaten zaie.
  4. Erlijio kristauak sortutako transzendentziak gizakia makurrarazi du, instintuak ukatu eta mundu sentigarria mespretxatzera eraman du. Artaldearen balioak inposatzen zaizkio, bizitzaren aurkako morala.
  5. Moralari (kristauari) kritika. Kristau morala mendekoena da, artaldearena. Jainkoa ideia bizitzaren kontra dago, haraindiko mundua asmakizuna da, arima hilezina kontzeptuak gorputza erdeinatzen du, etab. Beraz, Kristautasunak balioak inbertitu ditu eta bizitzari xurgatzen dio odola. Moral antinaturala da, bizitzaren aurkakoa.