zertarako balio du filosofiak egun? Filosofiak ez du soilik historian egon diren ikuspegi ezberdinak ikasteko balio, bere baliagarritasuna ere badu egun: filosofia hausnarketa da, gogoeta eta gertaerak lasaitasunez eta urrunetik aztertzen ditu, horiek hobeto ezagutzeko eta bizitza hobeto bideratzeko. Filosofia, bere eginkizun kritikoa betetzean, argudiatzen saiatzen da, hau da, bere ikuspegiaren arrazoiak ematen ahalegintzen da, solaskideek uler eta onar dezaten. Filosofiak dogmak desegiteko eta, beraz, arrazoizko kritika egiteko lagungarriak diren irizpideak ematen dizkigu. Dogma kritikarik onartzen ez duen baieztapen bat da. Hasiera-hasieratik jarrera filosofikoa kritikoa da, eta, horregatik, dogmen aurkakoa.
IRITZIA