XX. mendea (Nietzsche-Wittgenstein)

6 03 2013

XX. MENDEKO PENTSAMENDU OINARRIAK

 

  1. Darwinismoak, biologiaren etorkizunaz gain, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatzen du errotik. Darwinek gizakiaren eboluzioaren berri emango zuen espiritu absolutu edo Jainkoaz baliatu barik, eta, bide batez, aldaezintasun aristoteliko-atomistari aurre eginez. Azkenik, darwinismoak erlijio nagusiek zabaldutako ideiei egin behar die aurre. Bere ekarpen handiena azalpen ez-mitiko eta ez-teologikoa ematea da.
  2. Marxek irauli egiten du idealismo hegeliarra eta, ondorioz, errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia dela azpimarratzen du. Historia, bestetik, produkzio-indar harremanen arteko loturaz osatuta dago. Materialismo historikoa proposatzen du Marxek materialismo naturalistaren ordez, gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen dielako, ekonomia historiaren funtsezko eragile delako. bestetik, ideologiek eragozten diote gizakiari alienaturik dagoenaren kontzientzia izatea.
  3. Nietzsche arrazoian oinarrituriko balio tradizionalen aurka dago. Salaketa honen bidez, krisi sakona eragiten du mendebaldeko kontzientzian. Bestetik, moral dekadentea metafisikaren jatorrian dagoela esaten du. Horrela, metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar azalpen naturalistetan laguntza bilatzen duelarik.
  4. Freudek ere mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du bere teoria psikoanalitikoak. Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratzen du, eta agerian uzten ditu horrela arrazoiak erabakitzeko orduan aurkitzen dituen kondizionamenduak. Gainera, zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa edo zera eta supernia.

 

XX. MENDEKO MUGIMENDU FILOSOFIKOAK

 

  1. XX. Mende hasieran, gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.
  2. Fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute eta ezbaian jarriko dituzte fisika newtondarra eta geometria euklidestarra. Fisikaren garapenak, gainera, hainbat eskola neopositibista sortzen ditu Vienako Zirkulua delarik garrantzitsuena.
  3. Vienako zirkuluak, idealismoak ez bezala (honek gehiegikerien alde egiten du), hizkuntzaren analisiaren esku uzten du ezagutzari buruzko kritika. Metodo zientifikoak analisi filosofikoetan aplikatzen saiatzen dira filosofo batzuk, beraz. Zientziaren mirespen horretatik sortzen da filosofia analitikoa. Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da.
  4. Filosofia kontinentalak, analitikoaren kontra, Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Heidegger-ekin hasi eta, diferentziaren filosofoengatik igaroz, posmodernismoan amaitzeko.
  5. Filosofia positiboak ezagutza ekintzen esparrura mugatzen du. Zientzia fenomenoen sailkapena da eta ezin daiteke naturaz haratagokoaz azalpen zientifikorik eman.
  6. Jarrera anti-positibista zientziaren eta filosofiaren bestelako oinarria jartzen ahalegindu zen: neokantismoa, bitalismoa eta historizismoa.

Ekintzak

Information

Utzi iruzkina